XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bonbaketa itzela izan eta aste-bete batzuetara zaurituta eta atxillo nengoan eritetxe baten eta auxe esan eustan gexozain sorgin batek: Bai, nazionalak bonbatuko eben, Gernika, baiña gudariak emon eutsoen sua....

Eta, olakoxeak entzunarren be, ixilik iraun bear, zigortuak izan ez gendizan.

Etzan arritzekoa neskatxa arrotxa areik ori siñestea....

Guda anker atan ibilli izan giñanok, ba-dakigu zelango bildur-ikarea ezarten daben egazkiñak norbere ganean osteraka ta urrumaka lerkai-urtika diarduenean eta esan bearrik ez dago Gernika'n zelango esturea, ixuikerea, urduritasuna, larritasuna ta egon-eziña ibilli izan zan egontziak joan-etorrian guztia apurtzen, guztia erretan eta al ebezan guztiak ilten ekin eutsenean: Angoa arrapaladea ta ezkutaubearra, eriotzearen sorbatz zorrotzari igesi-guraz.

Egazkiñak eta bonbak ezarten daben bildur-ikarea, unetaragiño sartzen da, ba, guda-aldietan, eta odolak irakitan jarririk, edozetarako eran jartzen da gizona, senetik urtenda lez.

Leen bere esan dodanez, asko idatzi eta esan izan da, bai emen eta bai an, guzur eta abar, ludia-zear, Gernika'ko egontzi-erasoa dala-ta.

Batzuk uste dabe, Errenteria'tik Gernika'ra bitarteko zubia apurtzeko egin ebela, gudarien atzerakadea galazotzeko.

Baiña, sustarbakokeria da au izan zala aren egin-bearra usteizatea.

Nok aurka-egin ez eben izan eta errez apurtu egikeen, gura izan ba'lebe, zubia, iru-lau lerkaiz, goregi ibilli-bearrik ez eben izan-eta; beetik geien be bosteun neurkiñera ibilli izan ziran, ba, ezeren bildur bagarik.

Inguruko etxeak ondatu-arren, ikuturik bere ez eutsoen egin izan, ba, zubiari.

Bai, aurki, atan etorri izan ba'lira!.

Batzar-etxeari be ez eutsoen ikuturik egin izan, karlatar-izenekoak be euren lagun zireanez, ez eutsoen egoki eritxiko Gernika'ko zugatza ondatzeari; eta, ganera, munduazear izan egikeen gaitzezpena be gogoan izango eben, aurki.

Oleari, pabrikari be ez eutsen ikuturik egin izan, Mola gudal-buruak au esan ebanarren: ... beingoan makurtu ezpa'dadi, Bizkai guztia ondatuko dot, bee-beeraiño, gerrako oleak pabrikak asita.

Bein Amerikar gizon bat eldu yatan, norbaitek bidalita, Gernika'ko lerkai-erasoaren barri jakin gura ebalata.

Izenordez-edo Egur-txiki eritxola esan eustan.

Liburuen bat idazteko amesaz ebillan, antza; ez dakit idatzi eban ala ez; ez dot izan, ba, aren barririk arezkero.

Vicente Talón deritxon balentziar izparkari batek be idatzi eban Arde Gernika izenpuruaz liburu bat, Españi'an Franco agintzen egoan azken aldian; aldi atan idatzia zan ezkero ta izen erakarkorra eukanez, irakurri bere askok egin egikela nik uste.

Franco'k etzekiala doiztarrak egine ebela a, bonbaketa itzel a, egiztau guraz egiña da onen liburua.